Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Soler, Antonio

Kataluniar musikagilea (Olot, 1729 - El Escorial, 1783). Montserrateko monasterioan egin zituen musika ikasketak. 1752. urtean San Jeronimoren ordenan sartu zen, eta urte berean Escorial-go monasterioan, organista eta koru maisu gisa, hil arte. Domenico Scarlattiren eta José de Nebraren ikasle izan zen. Elizarako lan ugari idatzi zituen, klaberako sonatak, antzerki lanak, musika tresnetarako lanak, organorako kontzertuak. Musika teoria sakon ezagutzen zuen eta liburu batzuk idatzi zituen: Llave de la modulación eta Antigüedades de la música (1762), besteak beste.