Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sojo, Kepa

Arabar zinemagilea (Laudio, 1968). EHUn Geografia eta Historian lizentziatua eta Valladolideko Unibertsitatean Zinemaren Historia eta Estetikan diplomatua. EHUn irakasle da. Zinemari buruzko ikerlanak egiteaz eta hitzaldiak eskaintzeaz gain, zinemagile bezala film laburrak zuzendu ditu: 1997an sari ugari lortu zituen Cien maneras de hacer pollo al chilindrón lanarekin, eta orobat 1998an Looking for Txentxorekin. 2000. urtean telebistarako lanari ekin zion, Koma ekoiztetxeak ETBrako egin zuen Platos Sucios telesailaren zuzendari bezala.