Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

soja

iz. Landare lekaduna, jatorriz Asiakoa; delako landarearen hazia, olioa ematen duena (Glycine max).  v  Sojak zurtoina okerbera eta iletsua du; hostoa elkartua, hiru orri zabalez osatua; loreak txikiak, kolorez zurixkak edo moreantzak eta mordoan hostoaren oinean kokatuak; fruitua leka itxurakoa, iletsua eta kolorez beltzarana, babarrunaren antzeko hiru-lau ale dituena. Berez Txina eta Japoniakoa da, baina beste lurralde askotara ere zabaldua dago gaur egun. Estatu Batuetan, Txinan, Indonesian, Japonian eta Korean lantzen da gehiena. Europan XVII. mendean sartu zuten. Haziak olioa egiteko, zurtoina eta hostoa ganadu bazka gisa, eta kimu jaio berriak gizonaren elikagai gisa erabiltzen dira.