Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sofista

iz. Antzinako Grezian, filosofia eta erretorikako maisua, jendeaurrean hitz egiteko eta eztabaidetan garaile irteteko antzea herriz herri erakusten ibiltzen zena.  v  Sofistek edo “jakinduria maisuek” ezagupenaren hedakuntza orokorraren premiari erantzuten zioten. Izan ere, jakintza ezagupena gehienbat modu pribatuan garatua zen ordu arte; alabaina, Atenasen politikan aurreratu nahi zuten gazteek ezagupen intelektualen beharra zuten. Hala bada, sofistek egiaren hurbil zena baino areago arrakasta politikoa lortzeko balio zuena irakasten zuten. Modu horretara, jendaurrean hitz egiteko arteak eta erretorikak zientzia eta espekulazio hutsaren lekua hartu zuten. Protagoras eta Gorgias sofista ezagunenak izan ziren.