Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sofia Alekseievna

Errusiar printzesa (Mosku, 1657 - Mosku, 1704). Alexei Mikhailovitx dukearen alaba. Fedor III.a anaia hil zenean tsar izendarazi zuen Ivan anaia, baina bere anaiorde Pedrori ere agintari izateko eskubidea onartu zioten. Anaia eta anaiordea adinez nagusi izan ziren arte Sofia izan zen agintari, baina Pedrok kargua kendu zion adinez nagusi izatera iritsi zenean (1689).