Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Smuts, Jan Christian

Hego Afrikako politikari eta militarra (Bovenplaats, El Cabo, 1870 - Irene, Pretoriatik hurbil, 1950). Boer-en osteko kide eta El Caboko oste errepublikazaleen buruzagi izan zen. Hego Afrikaren batasunaren aitzindaria izan zen, eta arrazismoaren kontra egin zuen. Botharekin lan egin zuen eta Hego Afrikako Lehen ministro izan zen 1919-1924 eta 1939-1948 bitartean. Nazio Batuen antolaketan parte hartu zuen.