Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Siyaad Barre, Muhammad

Somaliar politikaria (Garbaharrey, Somalia, 1921 - Lagos, Nigeria, 1995). 1966an Estatu nagusiko buru izan zen eta 1969an aginpidera iritsi zen, estatu kolpe baten ondoren. Sozialismoaren bidean jarri zuen bere herrialdea eta Sobietar Batasunarekin bat egin zuen. Hala ere, 1977an Sobietar Batasunak Etiopiaren alde egin zuenean, Siyaad-ek eten egin zituen herrialde harekiko harremanak. 1980an Errepublikako lehendakari izan zen. Somaliako gerrillek aginpidetik kendu zuten 1991n.