Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sitatunga

iz. Zool. Bobidoen familiako antilopea, metro bete inguru garai egin daitekeena eta 125 kg har dezakeena (Tragelaphus spekei). Arrak bakarrik ditu adarrak, sardetu gabeak eta bihurriak. Ahuntzaren antzeko ilea du, kolorez beltzarana eta hainbat zerrenda zuri bizkarretik behera dituena. Oso apatz luzeak ditu. Ur asko den lekuetan ibiltzen da. Hipopotamoa eta sitatunga dira zingiretan etengabe bizi daitezkeen ugaztun bakarrak. Afrikako erdialdean bizi da.