Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sistro

iz. Mus. Antzinako Egiptoko perkusiozko musika tresna. Hator jainkosa gurtzeko ospakizunetan erabiltzen zen. Geroago erromatar inperioan zabaldu zen, eta feniziarrek ere erabili izan zuten, besteak beste. Perra forma du eta batzuetan kriskitinak dituzten burdinazko ziriek zeharkatzen dute. Eskuaz mugituz jotzen da. Gaur egun eliza kopto eta abisiniarretan oraindik ere erabiltzen da zintzarri modura mezetan.