Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sinclair, Upton

Estatu Batuetako idazle eta kazetaria (Baltimore, 1878 - New Jersey, 1968). Ideia sozialisten aldekoa zen eta 1905ean ikasleen sindikatuen arteko higikundea sortu zuen Jack London-ekin batera. 1906-1907an bere ideia sozialistak gauzatzeko “Helicon Home Colony” komunitate utopikoa sortu zuen, baina saioak porrot egin zuen eta sute batek desegin zuen. Saiakera, kontakizuna eta antzerkia landu zituen ehundik gora liburutan, askotan polemika sortzen zuela bere ideia aurrerakoiengatik. Bere lehen eleberrian, The Jungle (1906), Chicagoko hiltegietako lan egoera azaltzen zuen eta salaketa hark gobernuaren ikerketa eragin zuen; haren ondorioz erreformak egin ziren. Geroztik hainbat informazio eleberri idatzi zituen, besteren artean: King Coal (1917, Ikatz errege); Oil! (1927, Petrolioa!); Boston (1928), Sacco eta Vanzetti kasuaren inguruan; World’s End (1940-1953, Munduaren amaiera, Bigarren Mundu Gerrari buruzko 11 eleberrik osaturiko saila). 1942an Pulitzer saria eman zioten Hitler-en igoera deskribatzen zuen Dragon’s Teeth obragatik.