Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sinclair, Clive

Britainiar elektronika ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua (1940). 1960az gero hainbat enpresa sortu ditu, teknologia berrien aukerak ikertzeko eta lantzeko. 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasieran hasi zen ospetsu egiten egoera gotorreko teknologia elektronikoan oinarriturik egindako asmakizunei esker. Bere lorpen handiena teknologia hori kontsumorako tresna berriak sortzeko erabili izan da. Aipagarriak dira, adibidez, sakelako kalkulagailuak, erloju digitalak, telebista txikiak eta etxerako konputagailuak. Gaur egun hainbat alorretan dihardu, besteak beste, mikroprozesagailuen inguruko asmakizunak egiten, eta jendearen arreta erakarri du energia elektroniko bidezko garraioaren inguruko lanekin.