Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sigillata

iz. Arkeol. Erromatar inperioaren garaian erabiltzen zen zeramika. Moldetan egiten zen buztin finaz; gorrixka zen eta berniz distiratsuz estaltzen zen. Sigillata ikusgarrienak Arezzon (Italia) egiten ziren terra sigillata edo “ontzi aretinoak” dira. Mitologia irudiak, mozorroak, lore sortak eta irudi geometrikoak ziren apaingarri nagusiak. K.o. II. mendean gainbehera izan zuen, eta III. mendean desagertu zen guztiz.