Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Siger Brabantekoa

Brabanteko filosofoa (Brabanteko dukerria, 1235 - Orbieto, 1281). Parisko unibertsitateko arte irakaslea izan zen. Aristotelesen eta Averroesen dotrinen jarraitzailea izan zen; mundua eta arima hilezkorrak direla zioen. Hilezkortasun ideia horren eta fedearen ideia kontrajarriak zirela eta, bi egia mota bereizi zituen, fedezkoa bata eta arrazoizkoa bestea. Santo Tomas Akinokoak haren ideiak kritikatu zituen.