Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shimazaki, Toson

Japoniar idazlea (Nagano, 1872 - Nagano, 1943). 1893. urtean erromantizismoaren moldeak bultzatzen zituen Bungakkai aldizkaria sortu zuen eta Wakanashu poesia bildumarekin egin zen ezagun. Japoniako higikunde naturalistako aintzindari izan zen Hakai (1906, Saldukeria) obrari esker. Frantzian bizi izan zen 1913-1916. urteetan, eta Japoniara itzuli zenean Shinsei (Bizitza berria), Arashi (Ekaitza) eta Yoake mae (Egunsentia baino lehen) idealismoaren aurkako literatura lanak idatzi zituen.