Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

shan

iz. Birmaniako ekialdeko herria, tai familiakoa. Hiru milioitik gora lagun dira gaur egun. Laborariak dira gehienak eta erlijioz budistak. v Birmaniako iparraldean eta ekialdean hitz egiten den tai familiako hizkuntza, shan herriaren nazio hizkuntza. Gainerako tai hizkuntzak bezala, monosilabikoa da eta idazketa sistema berezia du. 1955ean zehaztu zen shan hizkuntzaren ortografia batua.