Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sermatt, Hans

Austriar poeta (Innsbruck, 1909 - Zary, Polonia, 1939). Surrealismoari lotu zitzaion hasieran. Haren poemek zerbait bizia, zentzugabea bailitzan aurkezten dute errealitatea: Hennes Gastsëten (1929, Oiloaren jatetxea). Gerora, sinbolismo aldera jo zuen: Gute Nacht, Du falsche Welt (1933, Gabon, mundu gaiztoa). Hellen Babrowska poloniar dantzari ospetsuarekin ezkondu zen Parisen, eta Poloniara joan ziren senar-emazteak bizitzera. Naziek Polonia inbaditu zutenean, guztiz atsekabeturik, alemaniar militarren aurrean askatasunari buruzko poema bat irakurri eta bere burua ibaira bota zuen.