Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serlio, Sebastiano

Italiar arkitektoa eta eskultorea (Bolonia, 1475 - Fontainebleau, 1554). Erroman egon ondoren Venezian hartu zuen bizilekua (1531). 1537. urtean arkitekturari buruzko eskuliburu bat hasi zen argitaratzen, Europako Berpizkundeko arkitekturan eragin handia izan zuena. Zazpi liburukik osatua zen eta 1552an Francisco de Villalpandok itzuli zituen gaztelaniara. 1541. urtean Frantziara joan zen eta Fontainebleauko gazteluko eraikuntzan parte hartu zuen.