Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

serieko musika

Mus. Nota sail jakin batzuez eginiko musika. Schoenbergen atonalitatearekin sortu zen, eta hamabi tonuko musikagintzarantz bideratu zen. Musikagintza sistema horren arabera, eskala kromatikoaren hamabi notak erabiltzen ziren nota bitartezko serie jakin batzuetan. Sistema zorrotz erabiliz gero, ez zen nota bat errepikatzerik beste hamaikak agertu arte. Geroago Schoenberg-ek berak, Bergek eta Webernek aldaketak sartu zituzten sisteman. 1944. urtean, berriz, Messiaenek serie bihurtu zituen iraupenak. 1950. urte inguruan, musika lanaren beste zenbait osagarri bihurtu ziren serie, Boulez eta Stockhauesenen eskutik, batez ere. Elektronika musikan sartu zenean, serieko musikaren eremua guztiz zabaldu zen, baina 1960. urterako, musikagile askok muga gehiegi ezartzen zituela adierazi zuten. Hala eta guztiz ere, serieko musika aurrerabidean dagoen sistema da.