Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Senoa, August

Kroaziar eleberrigilea, dramagilea eta poeta (Zagreb, 1838 - Zagreb, 1881). Idazle oparoa eta erromantizismotik errealismorako transizioko kroaziar idazle aipagarrienetako bat izan zen. XIV-XVIII. mendeetako Kroaziari buruzko historia lanak argitaratu zituen batez ere. Obra nagusiak: Seljacka buna (1877, Laborarien matxinada), Diogenes (1878).