Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Senna da Silva, Ayrton

Brasildar lasterketa-autoen gidaria (Sao Paulo, 1960 - Imola, Italia, 1994). 1984. urtean parte hartu zuen aurrenekoz munduko Formula 1 lehiaketa batean, bestelako mailetako lasterketetan garaipen ugari lortu ondoren. Aditu askoren ustez J. M. Fangioren ondoren izan den handiena izan da Senna; ikusgarria eta ausarta zen. Mundu lehiaketako 141 lasterketetan parte hartu zuen; horietako 65etan pole position izan zen irteeran, eta 41etan, berriz, lehena helmugan. Hiru aldiz izan zen irabazle munduko txapelketan (1988, 1990, 1991). Munduko txapelketako San Marinoko sarian zela hil zen istripuz Imolako zirkuituan.