Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sella, Philippe

Frantses errugbi jokalaria (Agen, 1962). Talde nazionalean gehien aritu den jokalaria izan da, 111 alditan hain zuzen. Frantziako taldean 1982an egin zuen debuta, Errumaniako taldearen kontra. Harrezkero, Sella talde horretako jokalari titularra bihurtu zen. 1986an Bost Nazioetako lehiaketan lau herrialde arerioen kontra gutxienez saio bat egitea lortu zuen. 1994an, Zeelanda Berriaren kontra, nazioarteko sailkapenerako ehun partidatan parte hartzen zuen lehenengo jokalaria izan zen. Horrez gainera, Agen taldearekin bitan lortu du Frantziako txapeldun izatea (1982 eta 1988). 1996an errugbi jokalari profesional egin zen Saracens ingeles taldearekin kontratu bat izenpetu zuenean.