Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Selye, Hans

Austriar zientzialaria (Viena, 1907 - Montréal, 1982). Vienan jaio eta Pragan hezi zen. Oso haurtzaro gogorra izan zuen, Bigarren Mundu Gerra zela-eta, eta zenbait herrialdetan zehar ibili zen. 1945-1976 bitartean Montréalgo Medikuntza eta Kirurgia Esperimentaleko Institutuko zuzendaria izan zen. Unibertsitatean erretiroa hartu ondoren, Estresaren Nazioarteko Institutua sortu zuen 1977an. Seyle endokrinologian nabarmendu zen, eta bereziki azpimarratzekoak ditu estresari eta eritasunei buruz egindako lanak. Egokitze Orokorraren Sindromearen teoria osatu zuen, arratoiekin esperimentuak egin ondoren, eta eztabaida ugari sortu zituen teoria harekin. Izan ere, Selyek zioenez, estresak garrantzi handiko zeregina du eritasunen bilakaeran. "Estres eragileei" (hau da, edozein eratako estimuluei) ezin aurre eginak, "egokitze eritasunak" sor ditzake (ultzerak, odol presio garaiegia, etab.). Gaur egun bere teorien ordez estresaren eredu kognitiboak hartzen dira aintzat, baina ezin uka daiteke ekarpen garrantzitsuak egin zituela. The Stress of Life (1956, Bizitzaren estresa) lana idatzi zuen.