Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sasi-arrosa

iz. Bot. Arrosaren familiako hainbat basa-zuhaixkaren izena. Txori-arrosa eta arkakarats izenaz ere ezagutzen dira. Gehienek adar arantzatsuak dituzte eta hosto elkartuak. Hostoa eratzen duten orriak arrautza itxurakoak eta horztunak izaten dira. Lorea gorria, zuria, horia edo arrosa izan dezakete, ilara bakarreko hostoak dituena. Fruitua arrautza egiturakoa edo biribila izan dezakete. Rosa sempervirens, R. pouzinii, R. fœtida eta R. canina dira, besteak beste, ezagunak.