Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sasiama

iz. Bot. Kaprifoliazeoen familiako zenbait zuhaixka aihentsuren izena. Ahuntz-adar izenaz ere ezagutzen dira. Hostoak osoak eta arrautza egiturakoak dituzte, kolorez berde ilunak, eta aurka antolatuak. Loreak mihi itxurako hosto luze batez eta lau gingileko beste hosto zabal batez osatuak izaten dituzte, oso usain gozokoak; kolorez zuriak, horixkak edo zuri-gorriak izan daitezke. Fruituak txiki biribilak dituzte; sasiama motaren arabera, beltzak (Lonicera nigra), urdin ilunak (L. cærulea), edo gorriak (L. periclymeum) izan daitezke. ik. ahuntz-adar.