Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sarasua Maritxalar, Jon

Gipuzkoar bertsolaria (Aretxabaleta, 1966). Kazetaritza eta soziologian lizentziaduna da. Eskolarteko txapeldun izan zen bi aldiz, eta Lizardi eta Xenpelar sariak ere irabazi ditu. 1986ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, eta 1991n uko egin zion bertsotan lehiatzeari. Bertsolaritza utzi ez badu ere, orduz geroztik ez da txapelketetan aritu. 1997an Andoni Egañarekin batera Zozoak beleari liburua argitaratu zuen, bertsolaritzaren eta beste hainbat gairen inguruko burutazioez osatua, eta gutun moduan emana. 2002an, berriz, Bat-bateko bertsolaritza argitaratu zuen, Joxerra Garzia eta Andoni Egañarekin elkarlanean. Mondragon Unibertsitateko irakasle da.