Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sarasola Treku, Jeronimo

(«Tolosa’r Pedro Bautista»). Gipuzkoar idazlea (Tolosa, 1896 - ?). Kaputxinoa. 1922an apaiz egin ondoren, Txinara joan zen misiolari. Han hogeita bi urte egin ondoren, Iraultzak kanpora bota zuen eta Larrañaga gotzainarekin itzuli zen Euskal Herrira. Txinatik, sarri bidali ohi zituen artikuluak Zeruko Argia aldizkarian argitaratzeko. Sarasolarenak dira: Eliz-abestiak (1926), Irugarren Ordenakoen Induljentziak (1926), Jaun-artzeko otoitz laburrak (1925).