Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santisteban Zimarro, Karlos

Bizkaitar idazlea (Karrantza, 1960). Olerkigintza eta haurrentzako literatura landu ditu gehienbat. Argitara eman dituen olerki bildumen artean Hitzak (1983), Amodioz eta gorrotoz (1986), Bizi aparra (1987), Olerki durundioak (1992) eta Izatea zantzuetan (1997) daude. Haur literaturaren eremuan, berriz, Anika eta bere klera magikoa, Eneko okerrekoren akerra, Ostadarraren zazpi ateak eta Behin batean lanak kaleratu ditu. Zenbait lan itzuli ditu euskarara, eta bizkaiera ere landu du bere obretan. Eleberrigintzan ere aritu da, esaterako, Egun batez (1983), Terrorista (1986) eta Izuaren tunela (1987) lanekin.