Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

santio

iz. Zool. Eszilaridoen familiako oskolduna.  v  Santio txikia (Scillarus arctus). Eszilaridoen familiako oskolduna, 11 cm inguru luzea. Oskola erretangulo itxurakoa, konkortu samarra, du. Antenak zabalak eta zapalak izaten ditu, punta horztunekoak. Itsaso Atlantikoko Europa aldeko itsasertzetan eta Mediterraneo itsasokoetan bizi da. Jateko ona da. v Santio handia (Scyllarides latus). Eszilaridoen familiako oskolduna, santio txikiaren antzekoa, hura baino handiagoa.