Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sanmicheli, Michele

Italiar arkitektoa (Verona, 1484 - Verona, 1559). Falconetto eta Sansovino izan zituen irakasle eta maisu. Erromara joan zen ikasketak ontzera eta Sangallo Gaztearekin egin zuen lan. San Domenico Orvietoko Petrucci kapera egin ondoren Veronara itzuli zen (1527), eta egoitza zibilak eraiki zituen (Cornaro Mocenigo eta Grimani jauregiak). Verona, Padua, Lido, Korfu eta Candiako hiriak gotortu zituen, bestalde.