Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sankt Gallen

(Fr. Saint-Gall). Suitzako ipar-ekialdeko kantonamendua, Austria eta Liechtenstein estatuekin muga egiten duena, Konstantzako aintziraren eta Alpe mendien artean. 2.014 km2 eta 414.718 biztanle. Hiriburua, Sankt Gallen. Hiri nagusiak: Altstätten, Bad Ragaz, Rapperswill, Rorschach eta Wil. Alemaniarrez mintzatzen dira biztanle gehienak eta katolikoak dira. Eskualde menditsua da (2.501 m Säntis mendian; 2.309 m Churfirsten mendian) eta Rhin, Thur eta Reuss ibaiek ureztatzen dituzten hango haranak. Laborantza (mahatsa, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi azienda) eta bien inguruko industria (janari industria, ardogintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Garrantzi handia du, halaber, turismoak (negu kirolak, bainu-etxeak).