Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sandrati

edo San Adrian. Gipuzkoko hegoaldeko mendatea, Aizkorriko mendietan, Gipuzkoaren eta Arabaren artean (Zegama, Goierri). 50 m luzeko tunel natural bat dago bertako harkaitzetan. Ustez erromatarren garaikoa den galtzada batek zeharkatzen du tunela erdiz-erdi. Ermita bat (XI. m.) eta ostatu baten hondarrak daude. Handik igaro zen Santiagoko Bideko adar bat, eta han hasten zen Gipuzkoako Errege Bidearen bi adar nagusietako bat.