Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sánchez Cotán, Juan

Espainiar pintorea (Orgaz, 1561 - Granada, 1627). Toledon egin zituen lehen pintura ikasketak eta 1603an Granadako kartujoen monasterioan sartu zen. Izadi hilak eta erlijio gaiko koadroak pintatu zituen batez ere. Obra nagusiak: Ama Birjina Haurra esnatzen, Kartuja Handiaren sorkundeko gorabeherak, Martiri kartujoak, Ebanjelioko eszenak eta Haurra Ama Birjinekin.