Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

San Martin, Abel

Pilotari errioxarra, Barberito Ia izenez ezaguna (Baños de Rio Tobia, Errioxa, 1927 – 1980). Errioxako garai guztietako pilotari onenetako bat izan da, Errioxari ospea eman ziona pilotaren munduan. 1947an, buruz buruko Espainiako txapelketa irabazi zuen afizionatu mailan, eta baita binakako txapelketa ere, Titin errioxarra (Titin IIIaren aita) lagun zuela. 1951n profesionaletara pasatu zen eta 1953an buruzko buruko txapelketa irabazi zuen, kanporaketa partidetan Soroa IIa, Zurdo de Mondragón, Arriaran IIa eta Akarregi menderatu ondoren. Finala Gallastegiren kontra jokatu behar zuen, baina honek uko egin zion partida jokatzeari, banatzekoak ziren diru-sariariekin bat ez zetorrelako. Hala, Barberito I.a buruzko buruko txapelka irabazten zuen lehen pilotari ez-euskalduna bihurtu zen. Hurrengo urtean ere finala jokatu zuen, Soroaren kontra, baina galdu egin zuen. 1972. urtean erretiratu zen.