Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sammartini, Giovanni Battista

Italiar musikagilea (Milan, 1698 - Milan, 1775). 1730-1770. urteetan Milango Santa Maria Magdalenako kapera maisu eta organista izateaz gainera, Milango eliza askotako musika zuzendari izan zen. 1741-1745. urteetan Gluck-en irakasle izan zen. Zeresan eta eragin handia izan zuen Milango musika giroan. Haydn adiskide izan zuen, eta eragin handia izan zuen Mozart gaztearengan. Sonataren aitzindarietako bat izan zen, eta sinfonia egituratu zuen. 2.000 bat lan idatzi zituen, molde anitzekoak: sinfoniak, kuartetoak, sonatak klaberako, kontzertuak biolinerako eta 6 musika tresnetarako, eta eliza musika, besteak beste.