Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

samizdat

iz. Sobietar Batasunean sobietar gobernuaren jokaera kritikatuz idatzi, kopiatu eta zabaltzen zen literatura. 1953. urtean hasi zen agertzen, Stalinen heriotzaren ondoren, sobietar idazle disidente nagusiei adierazpen askatasuna mugatzeari aurka egiteko asmoz. Samizdatak gobernuak ideologian, kulturan, legeetan, ekonomian, historiografian, erlijioan eta gutxiengoen arazoetan zuen jokabideari kritika gogorra egiten zion. 1970. urtetik aurrera KGB-k eta gobernuak gogor eraso zion higikundeari eta desagertzeko zorian egon zen. 1985. urtetik aurrera, Mikhail Gorbatxoven glasnost politikari esker, berriz ere zabaldu zen.