Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salzillo, Francisco

Espainiar eskultorea (Murtzia, 1707 - Murtzia, 1783). Napoliko eskultore baten semea zen, eta aita hil zenean haren lantegiaren ardura hartu zen. Italiar barrokoko moldeak Espainian ezagutarazi zituen eskultoreetako bat izan zen; erlijio gaietan oinarrituriko eskulturak eta erliebeak landu zituen batez ere. Zura, burdina, harri-kartoia, ehun gogortuak eta antzeko materialak erabili zituen bere Belen ospetsua (456 pertsonaiek eta 372 animaliek osatua) egiteko; gaur egun Murtziako Salzillo museoan gordetzen da lan hori. Aste Santuko prozesioetako eskulturak landu zituen 1752. urtetik aurrera: Erorketa (1752), Otoitza baratzean (1754), Veronika, San Joan eta Doloretako Ama Birjina (1755-1756), Judasen musua eta Afaria (1763) eta Kristo zutabeari lotuta (1777-1778).