Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salviati, Francesco de’ Rossi

Italiar pintorea, Cecchino izenaz ezaguna (Florentzia, 1510 - Erroma, 1563). Giovanni Salviati kardinalaren babesean egon zen eta harengandik hartu zuen deitura. Florentzian egin zituen ikasketak, Andrea del Sartoren eskolan. Michelangeloren arte lanak aztertu zituen, eta manierismorantz lerratu zen. Veneziara jo zuen eta Grimani jauregiko sabaiak pintatu zituen (suntsituak gaur egun). Florentziako Jauregi Zaharreko freskoak pintatu ondoren Frantziara jo zuen eta Fontainebleau eta Dampierre-n lan egin zuen Lorrenako kardinalak aginduta.