Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salinas Fernández, Julio

Futbol jokalari bizkaitarra (Bilbo, 1962). Athleticeko harrobian egindako aurrelaria da. Athletic, Atlético de Madrid, Barcelona, Deportivo, Sporting de Gijón, Yokohama Marinos (Japonia) eta Alavés taldeetan jokatu du. Espainiako Ligako 400 partidatik gora jokatu ditu hamasei denboralditan. Guztira, 151 gol sartu ditu Espainiako Ligan. Espainiako selekziorekin 56 partida jokatu ditu. Hemezortzi urte futbolari eskaini ondoren. 2000. urtean erretiratu zen futbol profesionaletik. Eskuratu dituen titulu aipagarrienak hauek dira: Espainiako sei Liga, hiru Errege Kopa eta Europako Kopa bat.