Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

salestar

iz. Joan Bosco-k XIX. mendean sortu zuen "San Frantzisko Saleskoaren Bazkuna" erlijiozko ordenako kidea.  v Salestarren bazkuna Joan Bosco-k sortu zuen Turin-en 1859. urtean gazte behartsuen heziketarako. Bazkuna laster zabaldu zen, eta 30 urtera 1.000 kidetik gora eta etxeak Europan eta Amerikan zituen. 1872an emakumezkoen heziketarako bazkuna sortu zuten salestarrek, gaur egun emakumezkoen bazkun katolikoen artean handienetakoa dena.