Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salegi, Joseba

Nafar zinemagilea (Altsasua, 1957). Hogei urtez zinema munduko hainbat alorretan ibili ondoren, 1999. urtean estreinatu zuen bere lehen film luzea zuzendari gisa, Ione, igo zerura. Bere lehen urratsak zuzendari laguntzaile eta teknikari bezala egin zituen, hainbat zuzendari famaturen eskutik: besteak beste, Carlos Saura, Fernando Fernán Gómez eta Mario Camusekin lan egindakoa da.