Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salé

Marokoko mendebaleko hiria eta portua, Rabat-Saléko prefeturan, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Bu Regreg uadiaren bokalean, Rabateko hiriaren iparraldean. 290.000 biztanle. Nazioarteko aireportua. Industria (larrugintza, zurgintza, eskulanak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Marokoko kostaldeko portu garrantzitsuena izan zen Erdi Aroan, eta kortsarien hiria XVII. mendean.