Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint-Dié

Frantziako ipar-ekialdeko suprefetura hiria, Vosges-eko departamenduan, Meurthe ibaiaren ertzean. 26.539 biztanle. Industria (metalurgia, ehungintza, plastikogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XII. mendeko Notre-Dame eliza eta katedral berritua. Hiria erabat suntsitu zuten Bigarren Mundu Gerran.