Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sagastizabal Errazu, Joxean

Gipuzkoar idazlea (Eibar, 1956). Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen. 1983an Cafe Iruña saria irabazi zuen Jolasean izenburuko nobela laburrarekin. Bereak dira, halaber, Zerura igotzeko (1986, ipuin-bilduma), Paixibo (1987, eleberria), Inguratuta gatxeuden (1989, ipuin-bilduma) eta Kutsitdazu bidea, Ixabel (1994, eleberria). Baserri batera euskara hobetzera doan euskaldun berri baten gorabeherak kontatzen dira azken liburu horretan. Liburua, umorez gainezka, euskal literaturako libururik arrakastatsuena bihurtu da, eta zinemara zein antzerkira eraman da. 2006an liburuaren bigarren partea argitaratu zen: Kutsidazu berriz, Ixabel. Hurrengo urtean, lehen liburuaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu zen, Jorge Gimenez Bechek itzulia, Monte arriba, los vascos! izenburupean. Sagastizabalen beste lan batzuk: Zorotariko euskal hiztegia (1996, hitz-jokoen gaineko hiztegi modukoa), Gerturik daukagu odola (2004, eleberria), Nomadak kantari doaz (2006, eleberria).