Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sabina ipuru

iz. Bot. Kupresazeoen familiako zuhaixka (Juniperus sabina). 2 m inguru luze egiten da, gehienera 4 m. Ezkata itxurako hostoa izaten du, iraunkorra eta kolorez berde iluna. Lore arra eta emea oin banatan edo oin berean izan ditzake; menoikoak edo dioikoak izan daitezke. Fruitua poxpolinaren antzeko biribila eta kolorez berde moreantza izaten du. Herri sendagintzan haurra galarazteko erabili izan da. Eritasun nahiko larriak eragin ditzake, digestio hodietako odol-galtzeak, esate baterako. Leku lehor, egutera eta harritsuetan hazten da.