Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roswitha

(Hrosvitha izenaz ezaguna). Alemaniar olerkigilea (932 - 1002). Gandersheimgo beneditarren komentuan bizi izan zen moja. 960. urte inguruan, lan klasikoetan agertzen zen sinesgabekeriari aurka egin nahian, sei komedia idatzi zituen latinez, Terentzioren obretan onarria hartuz eta kristau gaiak erabiliaz. Antzezteko baino gehiago, irakurtzeko idatziak ziren. Kristau kondairetan oinarritutako olerkiak ere idatzi zituen, eta bi kronika, bata Otto Handiaren ekintzez, eta bestea, Ganderseheim-go komentuari buruzkoak.