Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roman, Petre

Errumaniar politikaria (Bukarest, 1946). Ingeniaritza hidraulikoko ikasketak egin zituen Bukaresten eta Okzitaniako Tolosan, eta Bukaresteko politeknikoko irakasle izan zen ondoren. Nazioaren Salbazio Fronteko kide izan zen 1989an Nicolae Ceaucescu aginpidetik egotzi ondoren, eta 1990. urteko hauteskundeen ondoren, behin-behineko gobernuko Lehen ministro izendatu zuten. Haren ekonomia planek kontrako jarrera aurkitu zuten meatzarien aldetik, eta kargua utzi behar izan zuen 1991n.