Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roger

Antiokiako printzea 1112-1119 urteetan, Salernoko Rikardo printzearen semea (Tell-Aqibrin-en hila, 1119). Seleukotarren erasoetatik babestu zuen Jerusalemgo erresuma 1113an. Lurrikara batek suntsitu zuen Antiokia, eta berriro eraiki zuen; turkiarren aurka egin zuen 1115ean garaitu zituen arte. Garaipen horri esker Orontes-etik harantza hedatu zituen bere lurraldeak.