Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ritsos, Yannis

Greziar poeta (Monembasia, Peloponeso, 1909). Maiakovski-ren futurismotik abiatu zen, Traktorea obraz (1934). 1936tik aurrera bide argiagoak aukeratu zituen konpromisozko literatura bati ekiteko. Komunista zen, eta nazien aurkako erresistentzian eta Greziako gerra zibilean esku hartu zuen, eta kartzelan eta erbestean egon zen luzaroan. Obra nagusiak: Nire arrebaren kantua (1937), Metaxas-en diktadurapean askatasunaren aldeko kantu bihurtu zena, Proba (1943), Sonata ilargiaren argitan (1956) eta Greziako mitologiako pertsonaietan oinarrituriko obrak: Oreste (1963). 1977an Lenin saria eman zioten.