Ritschl, Albretch
Alemaniar teologo protestantea (Berlin, 1822 - Göttingen, 1889). 1846. urtean irakasle izan zen Bonnen eta geroago, 1864. urtean Göttingen-en. Hasieran Tubingako eskolako F.Ch. Baur-en teologiarekin bat egin zuen. 1856. urtean baztertu zituen eskola haren erakutsiak, sistema teologiko berri bati ekiteko: Kantek egiten zuen filosofiaren eta fedearen bereizketatik abiatu zen, fedeak metafisika eta zientziaren aurrean askatasun osoa izan zezan, eta fedeari gizarte ikuspegia eman zion. Ritschl-en teologiak eragin handia izan zuen protestantismo liberalean, eta haren bitartez, higikunde modernistan. Lan aipagarriak ditu: Justifikazioaren eta espiazioaren kristau dotrina (1870-1874), hiru liburukitan, eta Teologia eta metafisika (1881).