Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riera, Carme

Kataluniar idazlea (Ciutat de Mallorca, 1948). Kontakizun lirikoak landu zituen bereziki lehen lanetan, eta Mallorca-ko girotik aldendu gabe betiere, hango historia gaiak landu ditu eleberrietan. Obra nagusiak: Te deix, amor, la mar com a penyora ipuina (1975, Bahituran uzten dizut, maite, itsasoa), Jo pos per testimoni les gavines ipuina (1977, Kaioak jartzen ditut lekuko), Epitelis tendrìssims ipuina (1978, Epitelio guztiz xamurrak), Una primavera per a Domenico Guarini eleberria, Prudenci Bertrana saria (1981, Udaberri bat Domenico Guarinirentzat), Qüestió d’amor propi nobela (1987, Nork bere burua da kontua), Joc de miralls eleberria, Ramon Llull saria (1989, Ispilu jokoa) eta Dins el darrer blau, gizakiaren duintasuna eta askatasuna auzitan jarriz, Mallorca-ko XVII. mendeko juduen eta kristauen arteko harremanak azaltzen dituen eleberria, Josep Pla saria (1994, Azken urdinaren barruan).